Diario Vasco

Mutrikuarrak Nafarroa Oinezen

Auskan taldekoak igandean Bianan izango dira kantari.
Auskan taldekoak igandean Bianan izango dira kantari. / A. G.
  • Datorren igandean, Nafarroako ikastolen alde, herriko Auskan taldea arituko da laugarren gunean, 14:00etatik aurrera

Igande honetan Bianan ospatuko den Nafarroa Oinez ekimenean mutrikuarrek presentzia handia izango dute.

Hasteko 'Arraroa Noski' kantaren bertsio berrian, Mutrikuko musikariak parte hartu dute; Ibon Aginaga gitarran, Iñigo Gorritxategi baxuan, Iñaki Belaustegi baterian eta Axular Arizmendi grabaketan, izan ere 'Lingua Navarrorum' bideo berria AME estudioan grabatu baita.

Horrez gain Kitxua, Kaxubiera, Valentziera eta Korsikeraz abesten dute bertsio berrian. Horren berri nahi duenak www.nafarroaoinez.eus web orriaren bitartez lor dezake.

Baina honekin batera, igandean arratsaldeko 14:00etan, 'Ibaialde' izena duen laugarren gunean, Mutrikuko Auskan taldeko zortzi neskak arituko dira kantari.

Joan zen larunbatean Donostiako Amara Berrin aritu ziren eta beste zenbait emanaldi ere atera zaizkie dagoeneko mutrikuarrei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate