Diario Vasco

Eskola Kirola martxan dago 252 gazterekin

Haurrek hasi dituzte dagoeneko denboraldi berriko entrenamenduak.
Haurrek hasi dituzte dagoeneko denboraldi berriko entrenamenduak. / ARGAZKIAK SALEGI
  • Alebin mailako bost talde sortu dira eta benjaminetako zazpi

Udalak aurten ere, urria hasterakoan Eskola Kirola egitasmoa abian jartzen du ume eta gazteek kirola egin dezaten. Ideia honek, urte asko darama herrian eta ikasturte bakoitzean ikasle askok parte hartzen dute ekimen honetan. Ekintza honi esker kirol desberdinak ikasteko aukera dute Luzaro eta Mendatako ikasleek, eta aldi berean euskara bultzatu eta lagunekin denbora paregabeak igarotzeko aukera kirola egiten den bitartean eskain-tzen du Eskola Kirolak.

Aurtengo Eskola Kiroleko ikasturtea hilaren 3an hasi zen eta maiatzaren 31n amaitutzat emango da. Oraingoan, 252 ikasle parte hartzen ari dira. 217 umek Luzaro ikastetxean ikasten dute eta 35 inguruk Mendata institutuan. Irakasleak iazko berak dira: Eli aerobik-eko atalaz arduratzen da eta Borja Malabe arituko da kirol anitzean. Hauetaz gain, beste pertsona ba-tzuk lagunduko diete beste jarduerekin, adibidez, esku pilotan.

Urtean zehar egingo diren kirolak pasa den urteetan mantendutako gidoi berdina jarraituko dute benjamin eta alebin mailetan. Hiru kirol kolektibo landuko dira -saskibaloia, eskubaloia eta futbola- eta beste kirol batzuen ezaugarriak ikasiko dituzte umeek. Tenisa astelehen, asteazken eta larunbat goizetan landuko dute, baina aurten ez da sartuko eskola kirolako programan eta esku pilota astean behin Itziarren eta ostiraletan Deban. Eskola Kiroleko ekintzak udal kiroldegian egiten dira, beheko kantxa erabiltzen dute kirol desberdinak egiteko. Aurtengo ikasturteko nobedadea azaroaren lehenengo astetik aurrera, Itziarren eskola kiroleko klase bat emango dela izango da.

Egitasmo honekin batera lehiaketak antolatzen dira Mendaro eta Mutrikuko eskolekin batera. Jardunaldi hauek larunbatero ospatzen dira eta hurrengo astebukaeran martxan jarriko dira. Ekintza hau burutzeko haurrak taldeetan bana-tzen dira kategorien arabera. Ikasturte honetan guztira 12 talde sortu dira, zazpi benjamin mailan eta bost alebinetan. Mutilen eta nesken taldeak daude, ez dago talde mistorik. Benjamin arloan bost talde antolatu dira mutilekin, Arriola, Artzabal, Elorrixa, Endoia eta Lastur; eta bi neskekin Mendata eta Sakoneta. Alebin adinean neskek talde bakarra sortu dute Tarinak, eta mutilek lau sortu dituzte Agiro, Andutz, Arbil eta Gaztelu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate