Diario Vasco

Margo erakusketa zabalik dago

Aurreko urtean eginiko erakusketa.
Aurreko urtean eginiko erakusketa. / A.Z.

Urriko lehen egunean Mendaroko XXI. aire libreko margo lehiaketa ospatu zen eta atzo zabaldu zuten lehiaketan eginiko margoen erakusketa. Astebukaera guztian ikus ahal izango ditugu lanak, guztira 23, aurreko urtean baino 5 gehiago. Erakusketaren ateak bi ordutegi desberdinetan zabalduko dira, goizez 12etatik 2etara eta arratsaldez 6etatik 8etara. Ostiralean hasi eta igande bitartean izango da eta aurten astean zehar ez dute erakusketa zabalduko. Hurrengoko asteburuan ere ikusgai izango da.

Erakusketa jubilatu ondoko lokal txurian da eta bertara joatea animatzen direnak margolan ederrak ikusteko aukera izango dute, izan ere goiz guztian zehar herriko hainbat txoko, ingurune, etxe, baserri... margotu zituzten.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate