Diario Vasco

San Jeronimo egunak jende ugari erakarriko du Mijoa auzora

Su eta Belar taldekoak gaur arituko dira San Jeronimo auzoan.
Su eta Belar taldekoak gaur arituko dira San Jeronimo auzoan.
  • Aitzol Atutxa eta Aratz Mugertza aizkolarien lehia izango da

Irailaren azken egunarekin batera, San Jeronimo eguna izanik, hiru egunetako jaiei hasiera emango dizkiete Mijoa auzokoek. Goizeko 10:30ean, botako dute txupinazoa, eta ordu erdi beranduago Ramon Egaña erretorea buru izango duen meza izango da baselizan. Eguerdiko 12:00etan, Euskal Herriko aizkolari txapelduna den Aitzol Atutxa eta Aratz Mugertza herritarren arteko lehia hasiko da.

Gogoratu Malen jaietan burutu zuten saioan, Aratz gertatu zela garaile. Jaialdia borobiltzeko, ingude altxatzea, txinga eroatea, lasto botatzea, sokatira eta lasto altxatzea eskainiko dute Mutrikuko Sokatira taldekoak. Arratsaldean berriz, 17:00etan hasiko dira ekintza desberdinak, ordu horretan 'Tomaxen Abenturak' ikuskizuna izango da haur eta helduentzat, eta ondoren Ibiri abeltegiko poni eta zezen txikiak izango dira haurrentzat. Gauean berriz puntako kontzertua izango dute, lehenik Su eta Belar herriko taldearekin eta ondoren hainbat plaza bisitatu dituen Tximeleta taldearekin.

Gogoratu Su eta Belar taldean, Julen Ruiz arituko dela saxoan, Julen Aristondo baterian, Joana Eremieva teklatuetan, Kepa Paredes gitarran, Alfon Fernandez baxuan eta Aitzol Urkiza gitarran eta ahotsean. Ekin-tza guzti hauek doan izango dira.

Bihar larunbata, Bertso Afarixa izango dute Julio Soto eta Iker Zubeldia bertsolariekin. 21:30ean emango diote hasiera afariari eta lehenik saiheski jana izango dute bere osagaiekin eta ondoren bertso saioa goizalderarte.

Oraindik saiorako tiketa eskuratu ez duenak 20 euroren truke eskura ahal izango du Goiko Eroskin.

Auzora joateko autobus zerbi- tzua jarri du udalak gaurkorako. Irteerak Txanbolingo biribilgunetik 10:45, 12:00 eta 14:00etan izango dira, eta itzulerak, berriz, 12:10 eta 14:10ean. Autobus zerbitzua pertsona helduentzat pentsatua dago batik bat, asko eta asko oinez joan eta etorriko baitira eta beste asko kotxea erabiliko bait dute.

Azken hauei gogoratu aparka-tzeko zelaia egokitu dutela, beraz toki hori erabiltzea gomendatzen da, eta beste gidari guztiei ahalik eta lasaien igarotzea bertatik.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate