Diario Vasco

Aire libreko margo lehiaketa

Larunbatean XXI. aire libreko margo lehiaketa izango da herrian. Edornork hartu ahal izango du parte eta margotuko den gaia Mendaro herriari dagokion edozein aspektu izan daite. Erabiliko diren teknika, formatu eta euskarriak ere, libre izango dira. Lanen zigilatzea, udaletxeko sarreran izango da goizeko 9etatik 11ak arte eta lanak eguerdiko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira herriko enparantzan dagoen pilotalekuan.