Diario Vasco

Ostiralean amaituko da udal musika eskolan matrikulatzeko epea

'Eguneta' etxeko behean dagoen areto nagusian eskaintzen dituzte kontzertuak.
'Eguneta' etxeko behean dagoen areto nagusian eskaintzen dituzte kontzertuak. / GORRITIBEREA
  • 4 urtetik gorako edonork parte har dezake ikasgaietan

Udal musika eskolak ikasturte berriari hasiera eman dion arren hilabete honetan zehar matrikulatzeko epea irekia dute. Aukera hau hurrengo ostiralean amaituko da.

Ikasturtea erabat sailkatua dute; 4 eta 5 urteko haurrek musika eta mugimendua izango dute astean ordu erdiko bi saio; 6 urtekoak, berriz, musika, mugimendua eta korala izango dute guztira ordu eta erdiko saioa astean: 7 urtekoak musika eta mugimenduko bi saioa izango dituzte 45 minutukoak eta korala ordu erdikoa; 8 urtetik aurrera musika tresnarekin hasiko dira, ondorioz musika mintzaira izango dute 45 minutuko bi saio, korala ordu erdi, musika tresna beste ordu erdi eta talde instrumentaletan iraupen desberdinak; 12 urtetik aurrera, musika tresnari ordu erdiko bi saio eskainiko dizkiote, abesbatza izango dute baita, talde instrumentala, informatika musikala ordubete eta kultura musikala beste ordubete; azkenik 18 urtetik aurrerakoak musika min-tzairako talde berezia osatuko dute, musika tresna, euskal musika, informatika musikala ordubete eta kultura musikala beste ordubete astean.

Eskaintza zabal honen bidez garapena, konzentrazio-ahalmena, ikasteko gaitasuna, adierazkortasuna, enpatia eta talde lana, ezagu- tzaren garapena, espazio-irudimena, emozioen kontrola, autoestima eta sintesi-ahalmena eskainiko dituzte. Informazio gehiago nahi duenak 943.60.37.80 telefonora dei dezakete edo eta bestela, arratsaldez, 16:45etik 18:45era Eguneta etxetik pasa.

Slackline ikastaroa

Sorginerreka Eskalada Taldeak Slackline ikastaroa antolatu du lau astean zehar Burumendi zelai er-tzean kokatua dagoen slackline zonaldean. Lau ikastaroak, gaur hasi eta hurrengo urriaren 5, 19 eta 26an gauzatuko dira 18:00etatik ilundu arte. Inskripzioa 20 eurokoa izango da, baina Sorginerrekako bazkideak direnak edo DBHko ikasleak doan izango dute parte hartzea. Gogoratu udara atarian egokitu zuela udalak slackline zonaldea.