Borrar
Joko sinbolikoen txokoan jolasean.
Ate irekien  astea Ludotekan

Ate irekien astea Ludotekan

AMAGOIA ZABALA

Domingo, 25 de septiembre 2016, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bihar hasi eta ostegunerarte Ludotekako ateak zabalik egongo dira nahi duenak joan ahal izateko. Ludotekaren Ate irekia astea izango da irailaren 26tik 29raino eta edonor joan daiteke, Ludoketaren funtzionamendua ikusi eta probatzera.

Ludotekaren ordutegia astelehenetik ostegunera izaten da eta bi ordu desberdin daude adinaren arabera, arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara 4-7 urte bitartekoentzat zuzenduriko ordua izaten da eta 8-11 urte bitartekoentzat arratsaldeko 18:00etatik 19:00ak arte.

Izen emate orriak ikastolan banatu dituzte baina urte osoan zehar apuntatu daiteke, horretarako Ludotekara joatearekin aski da. Hasieratik izena ematen duenak urte osoko kuota bakarra ordaindu beharko du, 44 eurokoa. Urtarrilletik aurrera apuntatzen denak, 27 euroko kuota bakarra ordaindu beharko du eta Aste Santu ostean apuntatzen denak 11. Famili ugariek %30 gutxiago ordaindu behar izango dute.

Aurten ere, iaz antolatu zituzten ekintza antzerakoak aurrera eramatea aurreikusten da. Ludoteka berak eskaintzen dituen txokoez gain, sormen, irakurketa, mahai jokoak, joko sinbolikoen txokoak, hainbat ekintza eta tailer desberdinak antolatuko dituzte, sukaldaritza, jolas kooperatiboak, dantza saioak, akelarrearen prestaketa. Hainbat ekintza herriari zuzendurik daude, arimen gaua, akelarrea, erreka garbitzea besteak beste.

Aurten gainera, hezkuntza berezien premia dituzten haurren-tzako hezitzaile berezi bat izango da eta zerbitzu berri honekin Ludoteka Mendaroko haur guztieri zabaldutako zerbitzu integrala eta integratzailea izatea nahi da. Zerbitzu hau udaletxeko ongizate atalak kudeatzen du, beraz, gizarte langilearen bitartez eskatu behar da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios