Diario Vasco

'Auzokoak' dokumentala ikusteko aukera asteartean

Elkarrekin euskaraz bizitzea posible dela erakusten duen dokumentala da 'Auzokoak'. Hainbat kultura eta jatorritako euskal herritarrek euskararekin izandako bizipenen berri ematen dute bertan. Dokumentala ikusteko aukera irailaren 27an, asteartean, izango da, 19:00etan herriko antzokian.

Dokumentalaren ostean, elkarrekin mokadutxoa dastatuz, ikusitakoaz hitz egin edo bakoitzaren bizipenak elkartrukatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Joatekotan, izen ematea eskertzen da: 943.75.13.04 edo auzoko@pilpilean.com.

Gaztañerre

Udaleko ingurumenaren eta landa garapenaren batzordeak herritarrentzako bilera irekia antolatu du asteartean, azaroaren 12an egingo den azoka prestatzen hasteko.

Laster dugu Gaztañerre Azoka eta denboraz guztia prestatzeko asmoz herritar guztiei zabaldutako bilera izango da udaletxeko saio aretoan, 19:00etan.