Diario Vasco
Benan Oregi.
Benan Oregi.

Benan Oregi: «Politxa da ein doten bidia eta gertu sentitu zaittut»

  • Ostegunean antzokia bete egin zen 'Zutik ozta ozta nator' liburuaren aurkezpenean

Soraluzeko antzokia bete egin zen ostegunean Benan Oregiren «zutik ozta ozta nator» liburuaren aurkezpenean.

Bertso batzurekin hasi zen ekitaldia eta aurkezpen lanetan Joxean Iñurrieta aritu zen.

Larogei urte pasatu dira Benantzio Iñurrietak eskutitz haiek gartzelan idatzi zituenetik eta bere bilobak, Benan Oregik, bere ibilbidea aztertu du material horrekin.

Hitzaldian, Benanek garai ezberdinak bereiztu zituen; integrismotik abertzaletasunera bizitakoa 1909tik 1911ra, zinegotzi jeltzale izandakoa, preso egon zenekoa eta etxera bueltatu zenekoa.

Lau urtez egon zen preso Benantzio Iñurrieta, Ondarretan, Ezkaban eta San Simonen, baldintza oso gogorretan. Bitartean, Soraluzeko Kalebarreneko etxean, emakumeak izan ziren protagonistak, haurrak aurrera ateratzen. «Ze ez zeben ein harek», adierazi zuen Benan Oregik.

Liburua idazten zegoela, bere anai Jokinek esan zion ondo pentsatzeko liburuaren amaiera eta bere aititari idaztea erabaki zuen. Hunkituta eta ia negarrez irakurri zuen Benanek gutun hura; «ez dao poztaririk hau eruango dotsunik», esaten dio aititari, eta zela ez, «politta da ein doten bidia eta gertu sentitu zaittut».

Ekitaldiari amaiera emateko, Maite Iñurrietak eta Ane Ugaldek, Joanes Iñurrietaren gitarraz lagunduta, Egoitz Unamunoren bertso batzuk kantatu zituzten.