Borrar

Zabalik dago berbalagun egitasmoan izena emateko epea

NEREA ISASTI

Viernes, 23 de septiembre 2016, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Konturatzerako euskaraz» da aurtengo Berbalagun egitasmoaren kanpainaren lelo nagusia. Horixe da Soraluzeko Berbalagun egitasmoaren helburua ere; astean ordubetez euskara praktikatzera batzen diren herritarrek konturatzerako euskaraz jardutea.

Soraluzeko Berbalagunak egitasmoan hogeiren bat herritarrek parte hartu zuten iaz eta astean ordubetez batzearekin batera, beste hainbat ekimen ere egin zituzten; Gaztañerretako afaria, Egotza gaztandegira egindako bisita, Atarrabiako Mintza Egunera egindako irteera esaterako.

Aurtengo ikasturtean izena emateko epea zabalik dago irailak 5etik eta urriaren 21era arte luzatuko da. Egitasmoan izena emateko, Pil-pilean euskara elkartera jo daiteke (943751304/berbalaguna@pilpilean.com), AEK euskaltegira (943751434/soraluze@aek.org) edo udaleko euskara zerbitzura (943753043/euskara@soraluze.eus) ere bai.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios