Diario Vasco

Euskera ikastaroan izen emateko eta kilometroetara joateko azken egunak

Mendaron euskera ikasteko euskaltegi bat martxan jartzea nahi da eta gaur eguerdiko 14:00etan bukatzen da izen emate epea. Izen emate orriak etxez etxe banatu zituzten baina behar izan ezkero udaletxea bertan ere jaso daitezke orri hauek.

Astebukaera honetan bukatuko da Bergarako Kilometroetara joateko autobus tiketak erosteko aukera. Morroskillo eta Gaztelekuan eskura daitezke tiket hauek. Morroskillon bihar eguerdiko 13:00ak arte posible izango dira erostea eta Gaztelekuan, gaur ostiralak 18:00etatik 20:00etara edo igandean, ordu berdinean, larunbatean Gararock jaialdia ospatuko delako Gaztelekua itxita egongo bait da. Tiketak 5 euroan saltzen dira.