Diario Vasco

Saskibaloi talde berria Deban

Deban saskibaloi talde bat sortu nahi dute.
Deban saskibaloi talde bat sortu nahi dute. / P.AYALA/FOTOLIA
  • Ostiral honetan, irailak 23, arratsaldeko 19:00etan bilera irekia antolatu da proiektuan parte hartu nahi dutenentzat

Debako hainbat gazte elkartu dira herrian saskibaloi talde bat sortzeko asmoarekin. Oraindik lehen pausuak ematen ari dira baina proiektu honekin aurrera jarraitu nahi dutela ziur dute eta bilera ireki bat antolatu dute ostiral honetan, irailak 23, interesa duen ororentzat.

Bertan beraien asmoak eta helburuak zein diren kontatzeaz gain, gerturatzen direnen iritzi, zalantzak eta galderak jaso eta erantzungo dituzte. Beraz ostiralean arratsaldeko 19:00etan Agirre jauregiko ispiluen gelan saskibaloi talde berriaren bilera irekia izango da Deban.

Temas