Diario Vasco

Kalean Kantuz hasiera emango dio Euskal jaietako egitarau zabalari

Baserritar jantzi dotoreak atera eta kalera joango dira debarrak larunbatean euskal jaian parte hartzeko asmoz.
Baserritar jantzi dotoreak atera eta kalera joango dira debarrak larunbatean euskal jaian parte hartzeko asmoz. / FOTOS ANDER SALEGI
  • Marmitako lehiaketan izena emateko epea gaur bukatuko da

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Urtero bezala, iraileko azken larunbatean, Zuhatza Euskara Elkarteak Debako Udalarekin batera antolatu du ekintzez betetako eguna, Euskal Jaia. Egun aproposa izango da, herriko jendeak baserritarrez jantzita, kaleetan zehar jai giroaz gozatzeko. Musika, dantzak, taloak, bazkari herrikoia, marmitako lehiaketa eta erromeria izango dira nagusi egun honetan.

Egitarau zabal bat antolatu da Euskal Jaia ospatzeko eta horretarako ekintzak ez dira larunbatean bakarrik egongo. Bihar, Kalean Kantuz herriko kaleak alaituko ditu 19:00etatik aurrera, baina hor ez dira amaituko ekintzak eta gauean, 22:00etatik aurrera, hasierako tokia berreskuratuz, hirugarren urtez irudiak eta hitzak batuko dira iturri ondoan. Herriko sortzaileak lanean aritu dira, bakoitza bere diziplinatik (hitza, dantza eta irudia) kontzeptuei euren ikuspegia emanez. Irudi originalak, hitz sortu berriak, dantza koreografia berezkoak... denak propio ekitaldi honetarako prestatuak.

Hurrengo egunean, larunbata, egun handia ospatuko da eta oso goizetik debako biztanleek talo goxoak dastatzeko aukera edukiko dute, artisau postuak ikusten duten bitartean. Ordu berdinean, 10:00etan, Simon Berasaluze plazan antolakuntzakoek mahiak ezarriko dituzte marmitako lehiaketan parte hartuko duten parte hartzaileentzat. Zuhatza Euskara Elkarteak, marmitako lehiaketaren seigarren edizioa antolatu du. Parte hartu ahal izateko aurrez izena eman beharko da turismo bulegoan.Izena emateko epea gaur, osteguna, bukatzen da. Parte hartzaile bakoitza sua, kazuelak, atuna, patata etab eraman beharko du. 14:30etarako marmitako plater bat aurkeztu beharko da, prestatu duten toki berean. Eguraldi txarra egiten badu, lehiaketa estalitako pasealekuan izango da. Sari banaketa, bazkal ostean egingo da Aldats pilotalekuan. 13:00etan dantzarien unea iritsiko da, Gure Kai Dantza taldea eta Musika Eskolako dantzariak kalez kale ibiliko dira. 13:30etan, musika elkartuko zaie dantzariei, kaleak jaiez girotzeko intentzioarekin.

Bazkari herrikoia 15:00etatik aurrera, berriro ere Aldats pilotalekura itzuliko da, aurreko eszenatoki aldaketaren ondoren. Bertan 700 lagunentzako tokia egongo da. Platerak eta mahi tresnak antolakuntzak jarriko ditu, baina norberak bere bazkaria eraman beharko du. Txotx edalontzia salduko da bost euroren truke eta sagardoa nahi beste izango da. Kafea eta kopak hartzeko aukera eskainiko du Zuhatza Euskara Elkartea. Huntza erromeria taldea arduratuko da egun honi azken jai giroa ematen, horretarako 20:00etan eta ondoren 00:00etan dantza egiteko aukera eskainiko dute berain musikarekin.

Antolatzaileek aditzera eman duztenez boluntarioak beharko dira egun honetan ekintzak burutu ahal izateko, 9:30ean mahiak jarri eta antolatzeko. Koadrila bakoitzetik kide bat hurbiltzea eskatzen dute antolakuntzatik. Eguerdiko 12:00etatik aurrera soilik hartu ahal izango da lekua bazkarian.