Diario Vasco

Begirada ezberdinez gozatzeko erakusketa

Jose Luis Aperribai, Juan Ignacio Aizpurua eta Einer Rodriguez Ponce argazkilarien lanak biltzen ditu erakusketak.
Jose Luis Aperribai, Juan Ignacio Aizpurua eta Einer Rodriguez Ponce argazkilarien lanak biltzen ditu erakusketak.
  • Aperribai, Aizpurua eta Rodriguez argazkilariek haien obrak erakutsiko dituzte ostiral honetatik, irailak 23, urriaren 2ra arte Debako Agirre jauregian

'Begirada desberdinak' du izena Debako Agirre jauregian astebetez egongo den argazki erakusketak. Jose Luis Aperribai, Juan Ignacio Aizpurua eta Einer Rodriguez Ponce argazkilarien lanak biltzen ditu eta izena sortzaileek beraien egitasmoen inguruan duten ikuspuntu ezberdinekin lotuta dago. Artista bakoitzak bere begirada edo ikuspuntua du erakutsiko dituen argazkien inguruan eta hortik datorkio izena erakusketari.

Hiru argazkilariren 28 lanek osatuko dute erakusketa eta hiru egitasmo ezberdin eskainiko diztuzte.

Batetik, Jose Luis Aperribaik eskua eta komunikazioa lantzen ditu bere zortzi argazki zuribeltzetan. Bestetik, Juan Ignacio Aizpuruaren Debako ibaia daukagu; formatu desberdineko hamaika argazki aurkeztuko ditu, kolorea erabiliz. Bere lanen bitartez, eremu natural honek duen garrantzi kultural eta ekologikoa erakutsi nahi ditu. Azkenik, Einer Rodriguez Poncek formatu handiko lau argazki harrigarri eta panel batean kokatutako bost argazki panoramiko erakutsiko ditu. Lan hauen gai nagusia Deba da, paisaiak eta kaleak eta zuribeltza zein koloreak erabiltzen ditu.

Agirre jauregiko erakusketa gelan egongo dira lanak ikusgai ostiral honetan, irailak 23, urriaren 2ra bitartean. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik larunbatera bitarte arratsaldez ikusi ahal izango ditugu argazkiak: 18:00-20:00. Igandetan, berriz, 12:30etik 14:30era bitartean.

Temas