Diario Vasco
Alkorta gaina.
Alkorta gaina.

Mendi irteera izango dute ikastolako haur eta familiek Alkorta mendira

Mendaroko Ikastolako Arno Guraso elkartekoak bihar iganderako aurtengo lehen ekintza antolatu dute. Ikasturtea ongi hasi dadin mendi ibilbide bat antolatu dute eta oraingo honetan, Madarixatik Mendarora jaisteko asmoa dute.

Madarixatik oinez abiatuko dira, Atxuri gain, Larraskanda eta Erentza baserritik Alkorta gainera etorri arte eta hemen, Leizarpe elkartean hamaiketako bat izango dute, bertako bazkideek hamaiketakoa prestatuko dietelarik.

Ondoren, partehartzaileen indarrak zahar berritzen direnean etxerako bidea hartuko dute, irteerari bukaera emanaz. Madarixara autobuses joango dira eta autobusa tren geltoki ondotik irtengo da goizeko 9:30ean.

Kurtso hasierari ongi etorria emateko modu egoki bat da horrelako mendi irteera bat egitea. Gainera ikasle eta gurasoen arteko harremanak sendotu eta elkar ezagutzeko aukera aprosa izan daiteke.

Kilometroak-era autobusa

Aurten Kilometroak Bergaran ospatuko dira eta Udaleko Euskara sailak bertara joateko, autobusa jar-tzeko asmoa dauka. Iadanik autobus tiketak salgai daude 5 euroren truke. Tiket hauek bi puntu desberdinetan jarri dituzte salgai, alde batetik Morroskillo dendan eta bestetik Gaztelekuan. Datorren aste bukaeran bukatuko da tiket hauek erosteko aukera.