Diario Vasco

Seguru Baietz kanpaina Mendaron izango da

Gaur arratsaldean Mendaroko enparantzara, Seguru baietz mugikortasun seguruari lotutako sentsibilizazio kanpaina iritsiko da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren Trafiko Zuzendari-tzak kamioia eta erabilera anitzetarako egokitutako karpa jarriko ditu istripuak prebenitzeko zer nolako jokabidea izan behar den buruzko informazioa emanaz.

Sentsibilizazio kanpaina hau batez ere familiei eta haurrei bideraturik dago eta bertan hainbat helburu eta eduki landuko dira, adibidez, autoan haurrak lotzeko sistemak ezagutzea eta hauek egoki erabiltzea, indarrean dagoen araudia betetzen dela egiaztatzea, haurraren pisuari eta tailari egokituta...

Informazio guzti hau modu egoki batean lantzen da, batez ere ordenagailu batzuen bitartez, hauetan gaiarekin lotutako jolasak egiten direlarik. Iaz ere, kanpaina hau Mendarora etorri zen, izan ere 28 udalerri txikietara heldu zen eta aurten, Trafiko Zuzendaritzak berriro ere sentsibilizazio kanpaina abian jartzea erabaki du mezua Euskadiko bazter guztietara iritsi ahal izateko.