Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Goitiberek partaide eta jende ugari erakartzen ditu beti.
Galbaixo Txiki egunak ekimen berriak izango ditu

Galbaixo Txiki egunak ekimen berriak izango ditu

GORRITIBEREA

Jueves, 15 de septiembre 2016, 00:08

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldia lagun, atzokoa gainditu ondoren, gaur Galbaixo Txiki eguna izango dugu ohikoaz gain 'Izanezberdin' programa gehigarria edukiko dugularik Kutxari esker. Goizeko 10:00etan, Txoko Eder elkarteak antolatutako marmitako lehiaketa hasiko da Beheko Plazan. 11:30ean Erraldoien eta Buruhandien konpartsa aterako da. 12:00etan Pottokak eta zezen txikiak izango dira Txurruka plazan. 13:00etan, Galbaixoetako kontzertua eskainiko du Musika Bandak bertan Josean Pascual zuzendari berria estreinatuko delarik, izan ere Karlos Eskuderok lan etenaldia eskatu baitu.

Arratsaldeko 14:00etan, marmitako lehiaketako sari banaketa eta ondorengo enkantea izango da Beheko Plazan. 'Izanezberdin' programaren baitan, 16:30ean, perkutsio tailerra izango da Eulogio Ulazia plazan Zo-Zongo taldearen eskutik eta eguraldi txarra egingo balu Merkatu Plazara eramango litzateke. 16:30ean baita Ibilbox; crossfit, calistenia eta parkour bezalako ariketak burutuko dira Albokako plazan, eta eguraldi txarra egingo balu kiroldegira eramango litzateke.

18:00etan bigarren sokamuturra izango da Ibiri abeltegiaren eskutik. 19:30ean, Lemon Twist taldearen 'play the music' master class-a izango da Beheko Plazan eta eguraldi txarra egingo balu Merkatu Plazan. Ordu berdinean 'Janari osasuntsua' master class-a izango da Beheko Plazan Txemi Artolaren eskutik.

Eguna amaitzeko, gaueko 22:00etan hasiko da Oihan Vegaren musika emanaldia Beheko Plazan.

Giro bikaina

Herritar askok kanpoan lan egiten dutela antzeman zen bereziki astearte gauean, baina festa giroa ezin hobea izan zen. Astearte gauean aspaldiko danborradarik ederrena eskaini zuten Ramon Saenz-en zuzendaritzapean Anaiartekoek.

Atzo, berriz, autobusak gelditu gabe aritu ziren jendea eramanez Galbaixo gainera. Aipagarria Jokin Eizmendi harrijasotzaileak herriko 'Aritza'ren harriekin egin zuen erakustaldia. Inhar Urruzuno ondarrutarra ere ez zen atzean gelditu, Ugaitz eta Aratz Mugerza aizkolariek gelditu ez ziren bezalaxe.

Arratsaldeko 14:40an hasi eta 16:40ak bitartean gauzatu zen ehunen bat goitiberen jaitsiera. Izan ziren arbolaren kontra jotakoak, eta balantzea egitarakoan berriz emakume bat Mendaroko ospitalera eraman behar izan zuten eta beste dozena erdi artatu zituen Gurutze Gorriak.

Sokamuturrak betiko giroa sortu zuen herrian eta zer esanik ez Egan taldeak eskaini zuen azken emanaldia.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios