Diario Vasco

1952. urtean eraiki zen Askabeitxi iturria konpontzen ari dira

Askabeitxi iturria.
Askabeitxi iturria. / N. I.

Udaleko ingurumen eta landa garapeneko departamentuak Debemenekin (Debabarreneko landa garapen elkartea ) elkarlanean, Askabeitxi iturriaren zahar berri- tze lanak burutzen dabil.

Askabeitxiko iturria Soraluzeko Kirol Bazkunak 1952an eraiki zuen. Urte ugari igaro dira eta egoera txarrean aurkitzen denez, erabaki da berau berreskuratzea. Inguruak sasi eta belarrez garbitu ondoren iturriaren aurrealdeko ormak zahar berrituko dira baita alboetan dauden eserlekuak ere.

Iturburua jasotzen duen kutxatila berria egingo da, zulatuta bait dago eta ura galtzen bait du. Lanak bukatu ondoren Soraluzeko Mendi Taldearekin batera txango bat antolatuko da berriz ere iturria inauguratzeko.

Topaketak

Pil-pilean elkarteak 20 urte bete-tzen dituenez, topaketak antolatu ditu irailaren 24rako, beronen jardunean parte hartzen duten herritarrak biltzeko.

Egitarauari dagokionez, goizeko hamarretan talde dinamika egingo dute, hamabietan biodantza saioa antzokian, ordubat t'erdietan poteoa, ondoren talde argazkia eta azkenik, bazkaria. Bazkarirako izena emateko, 943.75.13.04 telefono zenbakira deitu daiteke.