Diario Vasco

Begirale eta zuzendari tituluak lortzeko ikastaroak

Herriko kultura sailetik gazteei zuzenduriko hainbat ikastaroen berri eman digute. Alde batetik, haur eta gazteen aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroari buruzkoa eta bestetik, zuzendari titulua lortzeko ikastaroari buruz.

Titulu biak, Hezkide eskolaren bitartez lortu ahalko dira, eskola honek emango bait ditu ikastaro biak. Aste honetako ostegunean bukatzen da izen emate epea. Ikastaro bakoitzak bere alde praktikoak eta teorikoak izango ditu, begirale titulua ateratzeko 200 ordu teoriko izango dira gehi 120 praktiko eta zuzendari titulua lortzeko 100 ordu teoriko eta 120 praktiko bete beharko dira. Ikastaro bietako alde teorikoak astebukaeretan emango dituzte, gehienak larunbatetan baina egongo dira astebukaera batzuk osokoak izango direnak, hau da, larunbata eta igandea hartzen dituztenak. Kurtsoak, Hezkide eskolak dituen buelgoetan eta Altzo eta Larraulgo aterpetxetan izango dira.

Titulu hauek udaleku ireki edo eta itxietan lan egiteko aukera zabaltzen dituzte, uda garaia izaten delarik aisialdi inguruan lan eskaintza ugarien sortzen den sasoia. Mendaron adibidez In Laike aisialdi taldea daukagu eta honelako tituluek bertan lan egiteko ateak zabaltzen lagunduko luke.