Diario Vasco
Pizza tailerra.
Pizza tailerra. / A. G.

Pizza tailer arrakastatsua Merkatu Txikian

Atzo ospatu zen Merkatu Txikiak arrakasta handia izan zuen, bereziki antolatu zuten pizza tailerrak. Azkenetxe jantokiko Maider, Luka eta Simonek zuzendu zuten tailerrak hainbat gazte erakarri zituen. Hegaluze janak ere urreratu zuen jenderik, guztira 96 kilo hegaluze prestatu eta saldu zituztelarik Mutrikuko Arraun Taldekoek. Azokan ere salmenta politak izan omen zituzten eta otarraren garailea berriz Izarra Bedialauneta izan zen oraingoan.