Borrar

Galbaixo jaien atarikoa ospatuko da gaur ermita ondoan

Mendi lasterketa, Artzai Txakur txapelketa eta neska proba izango dira

GORRITIBEREA

Domingo, 11 de septiembre 2016, 00:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Eguraldia lagun, jende mordoxka bilduko da gaurkoan ere Galbaixo gainera, izan ere 11:00etatik aurrera VII. Arno Trail Sprint Race froga ospatuko baita 1.146 metroko zirkuito txukun eta garbitu batean zehar. Sari banaketa 12:30ean izango da eta sariak berdinak izango dira gizon eta emakumeentzat; 100, 60 eta 40 euro lehen hiru sailkatuen-tzat. Herriko onenak, beteranoenak edo eta zozketan saritutakoak ere izango dituzte eroatekoak. 17:30ean, XIX. Euskal Artzain Txakur txapelketa jokatuko da, eta tartean izango dira, Oñatiko Joxe Mari Bengoa, Arantzazuko Migel Arregi, Ataungo Aitor Tato, Oñatiko Joxe Luis Madinabeitia, Oronozko Jorge Oteiza eta Aresoko Antonio Alustizaren txakurrak. Ondoren Mendaroko neska proba taldekoak Mutrikuko Gorixo baserriko poniaren aurka arituko dira, plaza gehiago zeinek egiten duen ikusteko. Eguerdian eta arratsaldean Baltzola Anaiak taldeak girotuko du ingurua.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios