Diario Vasco

Merkatu Txikia, pizza tailerra, hegaluze erre jana eta meza, gaur

Egunean zehar beste hainbat ekimen izango dira gaurkoan. Beheko Plazan Merkatu Txikia izango da bere nobedade guztiekin eta pizza tailerra goizeko 11:30etik aurrera. 12:30ean, ohiko hegaluze erre jana eskainiko du Mutrikuko Arraun Taldeak. Samikollan meza goizeko 11:00etan izango da, ondoren omenaldia bertako nagusiei, salda eta txorizoa, txupinazoa eguerdiko 13:00etan, auzo bazkaria 14:30ean, zezen txikiak arratsaldeko 18:00etan eta egunari amaiera emateko kontzertuak 23:00etatik aurrera.