Diario Vasco

Bidezko merkataritzako denda, asteburuan Deban

Bigarren eskuko liburuen salmenta ere egongo da.
Bigarren eskuko liburuen salmenta ere egongo da. / EFE
  • Bigarren eskuko liburuen salmenta ere egongo da goizean zehar Udaletxeko arkupetan

Asteburu honetan, irailaren 10 eta 11n, Debako Udaletxeko arkupetan bidezko merkataritazako denda eta bigarren eskuko liburuen salmenta egongo da goizean zehar, 11:00etatik 15:00etara bitartean, gutxi gora behera.

Eta ez hori bakarrik. Gaur, irailak 9, helduen kontaketa egongo da Plaza Zaharran arratsaldeko zortzietan eta larunbatean kale margo lehiaketa izango da ekintza nagusia, goizeko 9:00etatik aurrera Agirre Jauregian. Gainera, igandera arte, aurreko kale margo lehiaketetako obrak egongo dira ikusgai Agirre Jauregian.

Temas