Diario Vasco

Bertso saioa antolatu da bihar Arzallus, Peñagarikano, Apalategi eta Barrosorekin

  • Samillako arbolapean izango da, gaueko hamar eta erdietan hasita

Mutrikuko Bertso Eskolak Galbaixo jaien inguruan antolatzen duen bertso saioa, bihar egingo da Samikollako arbolapean. Frontoiak duen entzumen txarra albo batera utziz, eta eguraldiak batere laguntzen badu, saio fresko eta erakargarria izango da bihar gauzatuko dena. Amets Arzallus txapelduna, Angel Mari Peñagarikano, Iñaki Apalategi eta Hodei Barroso izango dira Unai Belaustegiren zuzendaritzapean arituko direnak.

Gaueko 22:30ean hasiko den emanaldia doan izango da eta bidez batez bertso eskolakoek aprobetxatu nahi dute esateko laster hasiko dela eskolako kurtso berria.

Gogoratu azkeneko ikasturtean hamaika heldu eta bederatzi haur aritu direla Mutrikuko Bertso Eskolan bi mailetan.