Diario Vasco
Lasterkaria iazko proban.
Lasterkaria iazko proban.

VII. Arno trail proba igande honetan Mutrikun

Ostiralean hasi eta aste osoan zehar festa egitarau desberdinak tarteko giro aparta dator herrian. Festa ezik kirola ere izango da ordea, eta horren lekuko, hurrengo igandean, hilaren 11n, Galbaixo gainean jokatuko den VII. Arno Trail Sprint Race froga. Froga goizeko 11:00etan jokatuko da eta dagoeneko izena emateko epea irekia dago www.herrikrosa.eus web orrian, edo eta bestela, egunean bertan goizeko 9:30etik aurrera Galbaixon bertan. Frogaren luzaera 7,56 kilometrokoa izango da eta desnibel metatua 1.146 metrokoa. Izena ematerakoan, federatuak 12 euro ordaindu beharko dituzte eta ez federatuak 15 euro. Sariak ere politak dira; gizonezko zein emakumezkoetan, txapela eta 100 euroko saria eskuratuko baitzaizkie, bigarrenari 60 euro eta hirugarrenari 40 euro. Beterano onenak zein mutrikuar onenak txakolin kit-a izango dute gizon zein emakumezkoetan, eta gero helduko da festa; izan ere partaide guztien artean hainbat afari, egonaldi, zirkuito eta opari zotz egingo baitituzte.