Diario Vasco

Bihar ekingo diote Mendaroko gazte eta umeek kurtso berriari

Mendaron ere, beste hainbat tokitan bezala bihar astezkenak 7an, hezkuntza publikoan ikasten duten ume eta gazteak berriro Mendaroko Ikastolara eta Elgoibarko institutora bueltatu beharko dira. Hauei ere bukatu zaizkie San Juan bezpera inguruan harturiko oporrak . Mendaro Ikastolako haurrak goizeko 9etan hasiko dira eta aurtengo kurtso honetan bai haur eskolako umeak eta baita lehen hezkuntzakoak ere eskolara ordu berdinean sartu beharko dira . Orain arte, haur eskolakoak goizeko 9:30ean sar-tzen ziren eta lehen hezkuntzakoak, 9etan, baina kurtso honetatik aurrera guztiak ordutegi berbera izango dute, guztiak goizeko 9etan sartu beharko dira.

Bigarren hezkuntzako ikasleek ere kurtso hasieraren lehen eguna bihar izango dute, baina biharkoa aurkezpen eguna izango da. Maila bakoitzeko ikasleak ordutegi desberdinetan sartuko dira. Lehen mailakoak, goizeko 9:30erako joan beharko dira, bigarren mailakoak 10:00etarako, hirugarren mailakoak 10.30erako eta Zig gela gehi 4. mailakoak 11:00etarako.

Autobus zerbitzua bihartik aurrera martxan hasiko da eta hau goizeko 9:15ean estazio paretik irtengo da eta itzulera ordua eguerdiko 12:00etan da. Elgoibarko institutotik Mendarora etortzeko, autobusa institutoko sarrera nagusiko ate ondoan hartu behar da.

Nahiz eta ikasturte berria bihar hasi, aste hau nahiko lasaia izango dela aurreikusten da, alde batetik hasiera egunak direlako eta bestetik bi eguneko aste motxa delako, izan ere ostirala Gipuzkoa osoan jai da, Arantzazuko eguna dela eta. Beraz, astelehenetik aurrera hasiko dira benetako kontuak.