Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Emakumea surflari egitasmoa berriro martxan da.
Debako emakumeek surfa ikasteko aukera izango  dute datorren hilabetean

Debako emakumeek surfa ikasteko aukera izango dute datorren hilabetean

18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta, izena emateko azken eguna abuztuaren 31 da

ANDER SALEGI

Domingo, 28 de agosto 2016, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Debako herria, surfarekin lotura handia du, jende asko aritzen da Santiago, Lapari eta Sorginetxeko guneetan olatuak hartzen. Horregatik, iraila eta urrian, 18 urtetik gorako emakumeei zuzendutako surf ikastaroak eskainiko dira Deban, Gipuzkoako Surf Federazioak antolatuta Zurrunbilo Surf Elkartearen eta Debako Udalaren laguntzaz.

Duela hiru urte martxan jarri zen proiektua da Emakumea Surflari, ikastaro honek emakumeen partaidetza sustatzea eta partaideen maila tekniko eta taktikoan hobetzea dira helburu nagusienetariko ba-tzuk. Horretarako, ikastaroak ematen dituzten monitore zein antola-tzaileak ere emakumeak dira.

Irailaren 5eko astean hasi eta zazpi astez jarraian, urriaren 22a arte jardungo dira maila ezberdinetako parte hartzaileak surfean. Klaseak, astero, behin izango dira eta ordutegia 18:00etatik 20:00etara. Mailaren arabera, klaseak egun batean edo beste izango dira. A eta A+ taldeak astelehenean eta ostegunean izango dira, B eta B+ aldiz, astearte, asteazken eta ostiralean. Hastapenetik hasita txapelketetan ibiltzen diren maila bitartekoak. Parte har-tzeko eskatzen duten baldintza bakarra segurua norberaren kontu izan behar dela.

Izena emateko azken eguna datorren asteartea, abuztuak 31, izango da. Informazio gehiago www.gipuzkoakosurffederazioa.com helbidean aurki dezakezue. Edota gsfemakumeasurflari@gmail.com helbidera idatzi.

Iturri ondoan

Datorren ostiralean, irailak 2, iturri ondoan programaren barruan saio berri bat eskainiko da. 'Zuek', Feriante karpa baten barruan zera dio afixa ikusiko duzu: 'Cinema of memories'. Zinema itinerante batean sartuko zara. Kontzertu, zinema eta objektu antzerkiaren artean koka-tzen den ikuskizun batean. Feriante karpa hori hiru saiotarako irekiko da: 18:00, 19:45, 21:30. Eta gehienez 45 lagun sartu ahal izango direnez, txartela hartzea komeni da abuztuak 31 baino lehen, turismo bulegoan. Txartelak dohainik izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios