Borrar
Erromeriak irudi dotore askoak utziko ditu gaurkoan ere.
Erromeria egunak giro berezia jarriko du egun guztian zehar

Erromeria egunak giro berezia jarriko du egun guztian zehar

Imuntzo eta Beloki trikitilariak arratsaldean

GORRITIBEREA

Sábado, 28 de mayo 2016, 00:22

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gure Ametsa dantza taldeak 51 urte beteko ditu aurtengoan sortu zenetik, eta ohikoari jarraituz, gaur Erromeria Eguna proposatzen dute. Gabon ostean hasi eta aste honetantxe bukatu arte, ostegunero bildu dira Miruaitz frontoian dantzak ikasteko. Azken saioetan aurreko urteetako ikasleak ere urreratu zaizkie dantzak errepasatzeko, eta gaur guztiak aterako dira egun guztiko festan. Goizeko 11:30ean bilduko dira guztiak Anbulatorio Zaharrean, eta jantziak ongi prestatu ondoren, txistulari eta trikitilariak buru dituztela, Txurruka plazara hurbilduko dira, bertan koreografia osoa eskaintzeko.

Ondoren, berriro ere kalejiran Beheko plazara jaitsiko dira eta hor ere beste saio bat eskainiko dute. 14:30ean bazkaria izango dute Miruaitz frontoian guztira 60 bat lagun bilduko direlarik, eta bazkalostean izango dute kantaldi eta abarrik. Erromeria, Beheko plazan hasiko da arratsaldeko 18:00etan Imuntzo eta Beloki trikitilariekin eta hiru bat orduko saioa izango da. Bestalde gogoratu, Gure Ametsa dantza taldeak antolatutako Umeen Euskal Jaia, ekainaren 12an ospatuko dela.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios