Borrar
Txapeldunak eta txapeldunordeak zenbait antolatzailerekin batera.
Gravniko txapela Manzisidor eta Mendizabal mutrikuarrentzat

Gravniko txapela Manzisidor eta Mendizabal mutrikuarrentzat

Jon Ruiz eta Aitor Andonegi, azpitxapeldun jubenil eta 22 urte azpikoen mailetan

PPLL

Martes, 3 de mayo 2016, 00:45

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan jokatu dira Nafarroako Noain herriko pilotalekuan GRAVNI; Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko pilotako finalak. Zesta puntako modalitatean, jubeniletan, Gipuzkoa izan zen garaile 35-21 Bizkaiari irabaziaz. Gipuzkoa ordezkatuz Mikel Manzisidor eta Ekaitz Mendizabal mutrikuarrak aritu ziren eta Bizkaian, berriz, Gotzon Mandiola markinarra eta Jon Ruiz mutrikuarra nahiz eta Berriatua ordezkatu.

22 urte azpikoen maila izan zen partidarik gogorrena, azkenean Iparralde izan zelarik garaile 34-35 Gipuzkoari irabazi ondoren. Gipuzkoan Koxme Agirre zumaiarra eta Aitor Andonegi mutrikuarra aritu ziren, baina Andoni Laloo eta Thibault Basque Iparraldekoek ederki erakutsi zieten zergatik diren munduko txapeldunak. Azkenik, senior mailan Asier eta Unai Alberro donostiarrak 35-31 irabazi zieten Berriatuako Antxon Alberdi eta Roberto Lekueri.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios