Borrar

'Eskamak kentzen' telesailaren aurrestrenaldira joateko autobusa jarri dute

Hurrengo asteazkenean izango da, Donostian, eta autobusean joan ahal izateko izena Turismo Bulegoan eman behar da, gaurtik larunbatera

GORRITIBEREA

Miércoles, 10 de febrero 2016, 00:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

'Eskamak Kentzen' ETBn prestatu duen telesail berriaren aurrestrenaldia izango da hurrengo asteazkenean, iluntzeko 19:30ean, Donostian. Iñigo Lezertua mutrikuarrak prestatutako gidoia ezik, grabaketan hainbat mutrikuarrek parte hartu dute, eta ondorioz Euskal Telebistatik gonbitea luzatu dute nahi duten herritarrek aurrestrenaldira joan daitezen.

Autobusa arratsaldeko 6:00rak inguruan aterako da Mutrikutik eta itzulera, berriz, proiekzioa bukatzen denean egingo da. Hainbat herritar interesatuak daudenez gero, autobuserako plaza gorde eta sarrerak enkargatzeko, Turismo Bulegotik pasa beharko dira interesatuak; asteazken eta ostegunean goizeko 10:00etatik 14:00ak arte eta ostirala eta larunbatean, goizez 10:00etatik 14:00ak arte eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00ak arte. Bere kontura joan nahi dutenak ere Turismo Bulegotik pasa beharko du sarrera jasotzera. Bidai eta aurrestrenaldia doan izango dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios