Borrar
Atzoko jaialdian diplomak jaso zituzten bost ikasleak eta Musika Eskolako txikienak prest 'Musikatu Bizitza' eskaintzeko.
Musikarien harrobia  amaiezina da Mutrikun

Musikarien harrobia amaiezina da Mutrikun

Musika Eskolak atzo omendu zuen zaindaria

GORRITIBEREA

Martes, 24 de noviembre 2015, 00:32

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Merkatu Plaza txiki gelditu zen atzo Musika Eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek ospatu zuten 'Santa Zezilia' jaiaz gozatzeko. Bataz beste 250 ikasle dituen eskolako txikiek eta 'Anaiarte' abesba-tzekoek bi abesti eskaini zuten lehenik; Iluntzean eta Arratsalde honetan. Ondoren, 2. maila gainditu duten ikasleei diplomak banatu zien Karlos Eskudero irakasleak. Jon Galarraga trikitixan; Irati Arreitunandia, Irati Alberdi eta Irene Galarraga flautan eta azkenik Iñaki Uranga tronpetan.

Oso polita izan zen 2016ko jaialdirako prestatu duten 'Musikatu Bizitza' kanta eta koreografia. Gogoratu Donostia 2016 jaialdiaren barruan, Mutrikuko Musika Eskola mikroegoitza izango dela eta ondorioz europear musikariak izango ditugula herrian hurrengo urtean, eta ez hori bakarrik, izan ere Mutrikuko ikasleek 'Emusik' jaialdian ere parte hartuko bai dute seguruenik Anoetan ospatuko den jaialdi berezian.

Ondorengo jokoak ere bereziak izan ziren, izan ere txikiek mutilak animatzen bai zituzten, baina neskatoa gertatu zen garaile, eta horrek zerbait irakatsi beharko liguke. Atzo urteak betetzen zituzten Ane Benitez eta Eusebio Azkue zoriondu zituzten eta bukaeran denak merienda izan zuten.

Miren Beristain garaile

Musika Bandakoek berriz erabat bete zuten larunbatean Santa Katalina komentua, eta ohiko zozketa ere burutu zuten bandako bazkideen artean. Saria Bilboko Orkestra Sinfonikoak abenduaren 18an Euskalduna jauregian eskainiko duen kon-tzerturako bi sarrera eta bi lagunen-tzako afaria 'Etxanobe' jatetxean, eta berriro ere saria Miren Beristainentzat izan zen, beraz zorteko dabil musikari ohia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios