Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Pasa den urteko umeentzako herri kirol jolasak.
Adin guztiei zuzendutako ekitaldiak egongo dira San Martzial auzoko jaietan

Adin guztiei zuzendutako ekitaldiak egongo dira San Martzial auzoko jaietan

Musika, jolasak eta txapelketak antolatu dira

NEREA ISASTI

Jueves, 3 de septiembre 2015, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Asteburu honetan ospatzen dira San Martzial auzoko jaiak. Musika, jolasak eta hainbat txapelketak izango dira nagusi bi egunez.

Larunbatean goizeko 9:00etan Gilako zubitik hasita, Krabelinai-tzera egingo dute igoera mendi taldekoek, San Martzialgo plazan bukatzeko. Arratsaldeko lau t'erdietan, aldiz, pasa den urtean bezala, umeentzako herri kirol jolasak egongo dira eta ondoren, erromeria Unsain taldearekin. Tradizioak aginduta, gauean Karidadeko salda egiten hasiko dira partehartzaileek.

Paella lehiaketa

Igandean, berriz, eguerdiko 12:30ean meza ospatuko da baselizan. Ostean, paella lehiaketa egingo dute, eta noski, paella bazkari herrikoia. Tartean, dantza erakustaldia ere izango da. Igande arratsaldean, mus eta toka txapelketak izango dira eta ondoren, seiretan, zezentxoak eta pottokak.

Azkenik, jaiei amaiera emateko, txokolatada eskeiniko da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios