Borrar
Bertakoak diren betizuak ikusmira sorraraziko dute berriro ere.
Lehen sektorean egiten den guztiaren erakusleihoa izango da gaur Santomas azoka

Lehen sektorean egiten den guztiaren erakusleihoa izango da gaur Santomas azoka

32 postu eta ia 100 abere izango ditu besteak beste

GORRITIBEREA

Sábado, 20 de diciembre 2014, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Santomas egunaren aurreko larunbata da gaurkoa, beraz azoka Mutrikun, apurka-apurka hasi eta indartzen doana zalantzarik gabe, horren lekuko gaur Txurruka plaza zein Beheko Plazan jarriko diren 32 postuak, edo eta Eulogio Ulazia plazan jarriko diren ia 100 abelburuak.

Goizeko 10:00etan zabalduko dira, baserritarren azoka, ganadu erakusketa eta herriko elkarteen azoka, hauek denak goi partean, eta Beheko Plazan berriz lehendabiziko aldiz antolatu den artisau azoka. Bertan zortzi postu izango dira; lau kanpotik ekarriak eta beste lau herrikoak, horien artean Elisa Martinez bere poltsa bereziekin. Saioa Altzibar larruzko lanekin, Mari Karmen Sola zapietan egindako lanekin eta Mari Paz Urkiza era guztietako pitxiekin. 'Balea' elkartekoek berriz urteko azken ekimen gastronomikoa burutuko dute, oraingoan 'hegaluze enpanadilak' prestatuko dituztelarik. Eliza atzean kokatutako Eulogio Ulazia plazan abere guztiak jarriko dituzte; Nerea Epelde eta Asier Arrizabalaga 'Saka ganadutegikoak', 6 behi mantso, beste 3 behor, 3 asto bere 2 umeekin, 3 euskal pottoka, 12 ardi, beste 12 ahutz, txerri mestizoa eta 6 zezen ekarriko dituzte. 'Eizarre' baserrikoak berriz 15 antzar gurdi baten gainean eta beste 10 ahutz. 'Arno' ganadutegiko Andoni Mugerzak 12 ardi eta beste 6 poni ekarriko ditu eta azkenik 'Irabaneta' baserritik 6 betizu ekarriko dituzte.

Txurruka plazari dagokionez, 'Sagarmiña' baserritik bertan ekoiztutako fruta eta txakolina ekarriko dute, 'Goienetxe' baserritik gazta, 'Ekoalboraz'ekoek barazki ekolojikoak, 'Aritza', 'Ibiri' eta Uxue Antiak barazkiak; Juan Villenak eztia, 'Ondare' enpresakoek mermelada zein azkenaldian lantzen diharduten produktu berriak, eta Mallabiko 'Mañeko' eta Berriatuako 'Malaxetxebarria'koak era guztietako ogi zein goxoak. Horiek denak osatzeko 'Zabiel Eskulan Taldea', 'Etxerat', 'Mandazketa', 'Errealzaleak', 'Gaztelekua', 'Institutoa' eta LAM gaitza dutenen aldeko postua izango dira Udaletxe azpian kokatuko den Euskal Liburu eta Disko Azoka ahaztu gabe. Goizeko 11:00etan San Migel ikastetxekoen urteko jaialdia hasiko da Kiroldegian, eta eguerdiko 13:00etan Trikitilari Eskolakoek aterako dira kalejiran, beraz giroa pil-pilean ordu horretan izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios