Zumba eta Taichi ikastaroak irailean berriro martxan

Zumba. Klasea ematen. /  GALILEA
Zumba. Klasea ematen. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ikasturtean zehar aurrera eraman dira Ezkion Zumba eta Tai Chi ikastaroak, bihak herritarren artean finkatu direlarik, urtero aurrera eramaten diren ekintzak izanik. Momentu honetan klaseak amaitu dira baina urrian berriro ere hartuko dute martxa eta izena emateko epea zabalik dago dagoeneko.

Asteartetan arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitartean egiten dute herritarrek Zumba Anduaga etxeko beheko solairuan. Hileroko kuota 20€koa da eta izena emateko epea zabalik dago, irailaren 8ra arte; taldea osatzeko zortzi lagun behar dira.

Bestetik Tai Chi ikastaroa dugu, hau urtetan aurrera eraman izan delarik herrian eta aurrera begira ere ostiralero elkartzen jarraituko dutelarik, 19:00etatik 20:00etara. Hemen ere gutxieneko kopurua zortzi lagunekoa izango da.

Ikastaro hauetan izena emateko udaletxera deitu beharko da 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos