Tai Chi eta zumba ikastaroetan izena emateko azken egunak

Ikastaroak. Anduaga etxeko beheko solairuan izaten dira.
Ikastaroak. Anduaga etxeko beheko solairuan izaten dira. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ikasturtean zehar tai chi eta zumba ikastaroak aurrera eramaten dira Anduaga etxean, hauetan izena emateko epea aste honetan amaitzen delarik.

Asteartetan arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitartean egiten dute herritarrek zumba Anduaga etxeko beheko solairuan. Hileroko kuota 20 eurokoa da eta izena emateko epea zabalik dago, ostirala arte (irailak 8); taldea osatzeko zortzi lagun behar dira. Bestetik Tai Chi ikastaroa dugu, hau urtetan aurrera eraman izan delarik herrian eta aurrera begira ere ostiralero elkartzen jarraituko dutelarik, 19:00etatik 20:00etara. Hemen ere gutxieneko kopurua zortzi lagunekoa izango da.

Ikastaro hauetan izena eman nahi dutenek Ezkioko udaletxera deitu beharko dute 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Fotos

Vídeos