Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Luis Garde idazleak irakurle taldearen saioan parte hartuko du

'Ehiztariaren isilaldia' liburuaz arituko da bihar, asteazkenean, Zelai-Arizti kultur etxean

DV

ZUMARRAGA.

Martes, 20 de marzo 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zumarraga eta Urretxuko euskarazko irakurle taldeak bi saio egingo ditu. Alde batetik, gaur Garazi Kamio idazlearen 'Beste norbaiten zapatak' liburuaz solastatuko dira eta bihar asteazkenean, berriz, Luis Garde idazle iruindarraren 'Ehiztariaren isilaldia' lana landuko da, idazlea bera ere bertan delarik, kasu honetan. Saio biak arratsaldeko 7etan izango dira, Zelai-Arizti kultur etxean. Saioak irekiak dira nahi duen jende guztiarentzat. Hori bai, «aurretik liburuak irakurrita joatea lagungarria da, kasu batean zein bestean», dio Gorka Azkaratek, saioen dinamizatzaileak. «Aurten birritan iragarri da Luis Garderen etorrera, baina arrazoi ezberdinak tarteko -elurra, besteak beste- saio horiek bertan behera geratu ziren. Espero dugu hirugarren ekinaldi hau balekoa izatea».

Euskadi saria

Biharko saioan jarriz arreta berezia, aipatzekoa da Luis Gardek Euskadi saria irabazi zuela 2016an 'Ehiztariaren isilaldia' lanagatik (Pamiela, 2015). «Lan itzela da Garderena, baina Euskadi saria irabazita ere, euskal literatura kritikak arreta urria eskaini dio liburu horri. Saioaren joanean, idazleak lanaren inguruko xehetasunak emango ditu eta irakurleen zalantzak argitu».

Ezkaba, 1938ko maiatzaren 22a. Preso matxinatu talde batek Iruñea ondoko San Kristobal Gotorlekuko ateak ireki ditu. Ihes jendetsua giza ehiza baten hasiera izanen da. Bi iheslari askatasunaren bila dabiltza inguruko haranetan barna. Donemartie, gaur egun. Hedapen urriko poemen idazle batek Ezkabako ihesaldiari buruzko nobela bat hastea erabaki du. Bildutako agiriak eta lekukotasunak aztertu bitartean, bere memoriarekin bakarka geratu da. «Memoria historikoa bere historiaren memoria bilakatuko da. Norberaren oroimena ere jazarle iruzurgilea delako. Gertakari historiko baten inguruko errekreazio aparta osatzen du Luis Gardek ia 400 orrialdeko lan mardulean, bere bizipenak tartekatuz une askotan, oroitzapenak, esan gabe gordetakoak...»

Martxoko bi saio hauen ostean, apirileko eta maiatzeko saioak baino ez dira faltako aurtengo denboraldia amaitzeko. «Apirilean Antton Kazabon idazlearen 'Hitzak eta lumak' lana landuko da taldean, idazlea ere bertan dela, Gainzuri ikastetxearekin elkarlanean antolaturiko saioan. Maiatzean, berriz, azkeneko saioa izango da, oraindik zehaztu gabe dagoena.

II Topaketa

Denboraldia ez da hor amaituko, ordea, ekainean Goierriko irakurle taldeen arteko 2. topaketa ospatuko baita, eta aurten Zumarraga-Urretxuri egokitu zaio topaketa antolatzeko txanda. Ekimena zehaztu ahala, horren inguruko berri ere emango da», aurreratzen du Azkaratek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios