Borrar
Kilometroak 2018. Aurkezpen ekitaldiaren une bat Euskadi enparantzan. IÑAKI
Lasterketa Kilometroen alde

Lasterketa Kilometroen alde

Bikoteka hartuko da parte eta bikoteko bi kideen artean, gutxienez, hogi urteko aldea egon behar da. Izen ematea zabalik dago

DV

ZUMARRAGA.

Domingo, 18 de febrero 2018, 00:55

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kilometroen alde belaunaldi arteko lasterketa antolatu du Urretxu-Zumarraga Ikastolak otsailaren 24rako. Leloari tiraka 'Zubiak batuz', belaunaldi arteko zubiak kirola eginez eta jai giroan landu nahi dira eta, horretarako, adin guztiak hartuko dituen lasterketa jokatuko da, Kalebarren-Areizaga plazan, 16.30ean hasita. Lasterketak badu berezitasunik: bikoteka hartuko da parte eta bikoteko bi kideen artean, gutxienez, 20 urteko aldea egon behar da. «Elkarrekin ondo pasatzea da helburua; nahi duten guztiei parte hartzeko eta gozatzeko aukera ematea», diote antolatzaileek.

Lau kategoria desberdin izango dira. Lehena, Haur Hezkuntzara bideratua dago, eta 500 metroko distantzia izango du: Kalebarren-Areizaga plazatik atera, Zumarragako udaletxetik bidegorrira igaro eta handik irteera lekura buelta. Bigarren kategoriak Lehen Hezkuntzako 1. maila eta 4. maila arteko ikasleak hartuko ditu, aurreko ibilbideari bi itzuli emateko prest.

Hirugarren kategoria Lehen Hezkuntzako 5.maila eta DBH2 artekoa izango da. Maila honetako lasterkariek 2,8 kilometroko ibilbidea (San Silvestre lasterketakoa) osatu beharko dute. Azkenik, laugarren kategoriakoek, DBH3tik aurrerakoek, 5,6 kilometro egin beharko dituzte (aurreko ibilbideari bi buelta).

Lasterketaren jomuga adin askotako jendea elkartu eta ondo pasatzea denez, lehen hiru kategorietan, korrikalariekin batera abiatuko dira antolatzaileak. Musikaren laguntzaz erritmoa markatzen joango dira eta azken tarte batean bakarrik izango dute haurrek lehiatzeko aukera. Lasterketak irabazle bakarra izango du, azken kategoriakoa.

Izen-ematea zabalik dago otsailaren 23ko eguerdiko 12.00ak arte. Kilometroak web orrialdean eta Ikastola zein Lizeoko idazkaritzetan, bikoteko 8 euro ordainduta. Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, lasterketa abiatu aurretik, 10 euroren truke.

Zubiak batuz triatloiko lehen proba da otsailaren 24koa. «Bigarrena, Mendimetroak, maiatzean jokatuko da eta hirugarrena, Ziklometroak, irailean», aurreratu dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios