Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Idazle. Autengo edizioan Arantxa Urretabizkaiaren jarduna landuko da.
Goierriko Irakurle Taldeen II. Topaketa Antion egingo da larunbatean

Goierriko Irakurle Taldeen II. Topaketa Antion egingo da larunbatean

Arantxa Urretabizkaia idazlea izango da aurtengo gonbidatu berezia bertan

El Diario Vasco

ZUMARRAGA.

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Miércoles, 13 de junio 2018, 00:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren larunbatean, hilak 16, ekimen berezia izango da Zumarragako Antio baselizan eta bertako interpretazio zentroan, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Goierriko irakurle taldeen topaketaren 2. edizioaz ari gara, Zumarraga-Urretxuko irakurle taldeak antolatu duen ekimena, hain juxtu. Topaketa honen helburua Goierriko herri ezberdinetako irakurle taldeak elkartu eta ihardunaldi bateratu bat egitea da, urte osoan talde bakoi-tzak bere dinamika jarraitu ostean. Zumarraga-Urretxuko irakurle taldeko kideez gain, zeina aurtengo edizioaren antolatzailea den, Beasain, Ordizia, Ataun, Gabiria, Itsaso, Idiazabal eta beste hainbat herritako irakurle taldeetan aritzen diren literaturzaleak ere batuko dira larunbateko hitzordura.

Iaz Beasaingo Igartzan antolatu zen ekimen hau, eta saio hartan Zumarraga-Urretxuri pasa zitzaion lekukoa. «Lekukoa jaso genuen unetik garbi genuen Antio izango zela kokapen aukeratua, horrelako ekimen bat ospatzeko leku paregabea baita; gainera, interpretazio zentro berriak ere hainbat aukera eskain-tzen ditu», diote antolatzaileek. Pasa den edizioan Joan Mari Irigoien idazlea izan zen protagonista, eta aurtengo edizioan Arantxa Urretabizkaia idazlearen jarduna landuko da. «Bozketa egin genuen Zumarraga-Urretxuko irakurle taldearen baitan, eta Arantxa Urretabizkaia izan zen bozkatuena. Berarekin harremanetan jarri ginen eta ekimenean parte hartzeko bere prestutasuna eskaini zuen».

Deia herritar guztiei

Horrela, idazle handi horren bi liburu landuko dira bertan: 'Bidean ikasia' eta 'Zuri beltzeko argazkiak'. Liburu biak ezberdinak dira, lehenak Hondarribiako alardean emakumezkoen partehartzearen inguruko gorabeherak lantzen baititu eta bigarrenak Arantxa Urretabizkaia beraren haurtzaroko oroitzapenak. «Liburu biak irakurri izana ez da ezinbesteko baldintza ekimenean parte hartzeko, bakarra irakurri izana ere ez, horregatik dei egiten diegu herritar guztiei literaturaz gozatu nahi izanez gero larunbateko hi-tzordura gerturatu daitezen».

Saioak zati nagusi bi ziango ditu; lehen zatian, talde txikietan banatuko dira partaideak (50 lagun inguru elkartzea espero da) eta bigarren zatian Arantxa Urretabizkaiak hartuko du protagonismoa, bera izango baita irakurleei azalpenak emango dizkiena. Ekitaldia Andoni Salamerok gidatuko du, eta tartean «hainbat sorpresa izango dira, kantuak, dantza...». Amaieran, partaideek Antio baselizara bisita gidatua egiteko aukera izango dute eta mokadu txiki bat eginaz itxiko da jardunaldia. Behin aurtengoak pasata, Zumarraga-Urretxuko irakurle taldeak Ordiziako irakurle taldeari pasako dio lekukoa, 2019an bertan ospatuko baita, ondobidean, Goierriko irakurle taldeen 3. topaketa.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios