Gainzurik Nazioarteko emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatuko du

ZUMARRAGA.

Gainzuri ikastetxeak etzi, azaroak 24, Nazio arteko emakumearen indarkeriaren kontrako eguna ospatuko du. «Gipuzkoako Foru Aldundiak Denok Zu! Indarkeria matxistaren aurkako kanpaina abian jarri zuen 2017-2018 ikasturte hasieran. Gainzuri, kanpaina honen barruan sartu zen. Sozializazio kanpaina honen barne, hezkidetzak eskaintzen dizkigun tresnak erabilita, gure ikastetxeko 6. mailako ikasleek Denok Zu unitate didaktikoa garatu duen Hezi2de taldearen eskutik lan saio bat jaso zuten astelehenean. Unitate hau, aste honetan zehar eskolako ikasle guztiekin landuko da. Saio hauetan guraso, ikasle eta irakasleek hartuko dute parte», dio Nerea Urkiolak, Gainzuriko zuzendariak.

Ostiralean, hirugarren mailako ikasleek, Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan antolatu duen ekitaldian parte hartuko dute. «Bertan, Denokzu kanpainaren abestia Goazen! ETBko telesaileko protagonistek estrenatuko dute. Arratsaldeako 16:00etan eskolako patioan mosaiko erraldoi bat egingo dugu. Bertan eskola komunitate osoa parte hartzera gonbidatuta dago».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos