«Berrehun parte-hartzaileko muga jarri genuen eta erraz gaindituko dugu»

Gogortasuna. Horixe da mendi lasterketa guztiek izan ohi duten ezaugarrietako bat. /  DV
Gogortasuna. Horixe da mendi lasterketa guztiek izan ohi duten ezaugarrietako bat. / DV

Igandean UZTrail mendi lasterketa egingo da Urretxu eta ZumarraganAurtengo edizioan ere, mendi lasterketan Goierri Koparako puntuagarria izango da

DV ZUMARRAGA.

Azken urteotako bideari eutsiz, Goierri Garaia mendi lasterketa taldeko kideak buru-belarri ari dira euren mendi lasterketaren edizio berri bat prestatzen. Egun gutxi falta dira dagoeneko UZTrail lasterketa iritsi dadin. Datorren igandean egingo da, otsailak 25, goizeko 10etatik aurrera. Aurtengo edizioan ere, mendi lasterketen Goierri Koparako puntuagarria izango da dagoeneko bere lekua aurkitu duen mendi lasterketa.

Aurtengo probak aurreko urteetako ibilbide berbera izango du, eta bere ohiko gogortasuna, nola ez: 22 km eta 1.600 metroko igoera izango du guztira. «Lasterketa nagusiaz gain, lasterketa motz bat ere egongo da, distantzia eta gorabehera aldetik zailtasun eta gogortasun erdia izango duena. Lasterketa nagusia Zumarraga eta Urretxutik igaroko bada, lasterketa motza Zumarragatik bakarrik igaroko da, Beloki eta Izazpitik, hain juxtu», diote antolatzaileek.

Izen-ematea duela aste batzuk zabaldu zuten eta benetan erantzun ona izan du, aurreko edizioetan baino dexente hobea. «Berrehun parte-hartzaileko muga jarri genuen eta erraz gaindituko dugu. Lasterketa nagusia eta lasterketa motzekoak kontuan harturik, 300 lagun inguru bilduko gara azkenean gure kalkuluen arabera». Dagoeneko izena eman ahal da, Kirolprobak web orrian. Epea bihar amaitzen da (23.59).

«Txokorik ederrenak»

Lasterketa nagusiak, ohi bezala, Beloki, Izazpi eta Irimoko gailurrak joko ditu, ibilbide eder bezain ikusgarri batean. «Zumarraga eta Urretxuko mendi eta txokorik ederrenak zeharkatuko ditu, Antigua eta Santa Barbara tartean, eta Areizaga-Kalebarren plazan izango du hasera eta bukaera, baita tarteko helmuga ere».

Lasterketa irabazteko faboritoak aipatzen hasita, Goierri Kopan lehia-tzen ari diren lasterkariak kontuan hartu beharko dira, zalantza izpirik gabe. Goierri Garaia mendi lasterketa taldeko kideek Urretxu-Zumarragako zale guztiei dei egiten diete UZTrail lasterketan parte hartuko duten mendi lasterkari guztiak anima-tzeko, Beloki, Izazpi, Irimo eta gainerako igarobide estrategiko guztiak beteaz. Zita, esan bezala, datorren igandean, goizeko 10etatik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos