Borrar
Duatloia. Neska batzuk korrika egiten joan den urteko proban.
Urretxu-Zumarragako  4. Duatloi Txikia  hilaren 29an egingo da

Urretxu-Zumarragako 4. Duatloi Txikia hilaren 29an egingo da

PPLL

Viernes, 21 de abril 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hurrengo larunbatean, hilaren 29an, goizeko 10:30ean Urretxu Zumarragako 4. Duatloi Txikia egingo da, Areizaga-Kalebarren plazan. Bertan, 2003-2006 tartean (biak barne) jaiotako gaztetxoek parte hartu ahal izango dute, betiere gipuzkoarrak badira, diote antolatzaileek, Urola Tratloi Kluba.

Probak 750 metro korrika, 2. 000 m. bizikletan eta 450 m korrika izango ditu. Hori dela eta, bizikleta eta kaskoa eramatea beharrezkoa izango da. Izena eman ahal izateko Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko eskoletan banatuko diren orriak beteta ekarri beharko dira. Egunean bertan 10:00ak arte ere izena emateko aukera egongo da.

Proba hasi aurretik bizikleta plazan utzi beharko da, kaskoarekin batera, horretarako prestatuko dituzten 'boxetan'. Bi irteera banatu egongo dira. Lehenik 10:30ean alebinak aterako dira, 2005 eta 2006an jaiotakoak. Proba hau bukatutakoan infantilak aterako dira, 2003 eta 2004an jaiotakoak.

Oroigarri bana egongo da eta sari banaketa 11:30ean izango da. Lasterketa bakoitzeko lehen hiru neskak eta mutilak podiumera igoko dira. «Urola triatloi klubak antolatutako proba aurrera atera ahal izateko Zerki, Plazaola Iturgintza, ATA Harategia, Ayma Erremintak, Urre-txuko udala, Zumarragako udala, Gipuzkoako foru aldundia eta Gipuzkoako triatloi federazioaren laguntza eskertu nahi dugu».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios