Diario Vasco

«Eskualdeko heziketa eskaerari erantzun bat ematea izan da beti gure helburua»

Urola Garaiko Lanbide Eskola. Ortoprotesiko goi mailako ikasle batzuk klasean.
Urola Garaiko Lanbide Eskola. Ortoprotesiko goi mailako ikasle batzuk klasean.
  • Urola Garaiko Lanbide Eskolak iazko bere jardunaren errepasoa argitaratu du

Eraldaketa garaia bizi dugu eskualdean eta Urola Garaiko Lanbide Eskola ez da eraldaketa garai horri arrotz izaten ari. Berriki amaitu den 2016. urtean zehar egindako jarduna biltzen duen memoria txostena argitaratu du ikastetxeak egunotan, eta «txostenean irakurri daitekeenari erreparatuz gero, urte benetan emankorra izan zela ondoriozta daiteke», diote Uglekoek. Urola Garaiko Lanbide Eskolako arduradunen esanetan, «ikastetxea sortu zen unetik eskualdeko heziketa eskaerari erantzun bat ematea izan da beti gure helburua, eta horretan dihardugu buru-belarri, hori baita azken finean gure izate arrazoi nagusia».

Memoria txosten horrek hainbat atal biltzen ditu bere baitan eta datozen urteetan UGLE-ren erronka eta lan-ildo nagusiak nondik-nora joango diren zehazten du. «Eskualdeko enpresen lan-esku beharrak asetzen saiatzen gara, izan ere, zenbait arlotan profesional espezializatuen gabezia handia dago. Hori horrela izanik, ez da harri-tzekoa Ugle-ko ikasleek behin euren zikloak amaituta lortzen duten merkaturatze tasa altua: %82koa goi mailako zikloetan eta apalxeagoa, %71koa hain juxtu, erdi mailako zikloetan».

Erasmus eta Global Training bekekin, gainera, ikasleek atzerrian hezi eta trebatzeko aukera daukate, eta «hori beti da positiboa, geroz eta mundu globalizatuago batean bizi garela kontuan hartuz», jarrai-tzen dute.

Birziklatzeko ordua

«Eskualdeko jarduera ekonomikoaren historiako orri beltzenetako batean idatziko da etorkizunean, zalantzarik gabe, 2016. urtea. Arcelor-Mittal enpresaren jardunaren etetea eta ondorengo erabateko itxiera kolpe gogorra izan da guztiontzat eta Ugle-ren jardunean ere izan du eraginik aipatu kolpeak». Izan ere, enpresa horretako langile asko langabezian geratu ostean euren buruak birziklatzeko ordua iritsi zitzaien, eta «Ugle-k neurrira egindako hainbat ikastaro antolatu zituen urtearen joanean, ahalik azkarren langile horiek berriz ere laneratzeko

asmoz. Horrez gain, martxan den ikasturtean langile eta langabetuen-tzat ikastaro eskaintza zabala ari da antolatu eta garatzen Ugle; besteak beste, nabarmentzekoa da Urola GaraikoMankomunitatearekin batera bailarako langabetuentzat egingo den Mantenu ikastaroa».

Ikerketa eta garapena ere bere bidea egiten ari da Ugle-n, unean-uneko beharrak asetzeko ahaleginean. «Eusko Jaurlaritza eta Foru Aldundiaren babesarekin, hainbat proiektu ari dira garatzen eskolan, eta ekintzailetasuna deon ahotan dagoen garai honetan, bailarako ekintzaileei beraien proiektuak martxan jartzeko laguntza eta sostengua ematen ari gara, arlo ezberdinetan».

Ezin ahaztu gabe utzi, «etorkizun hurbilean bailarako enpresetan lan

egingo duten gaztetxoak. Horiek gure harrobia dira, gaztetxo horiek teknologiarekiko zaletasuna zabal dezaten hainbat ekintza garatzen ditugu, azoka teknologikoak eta gazteentzako tailerrak, kasu», diote.

«Aldaketa garaia bizi dugu gizartean, orokorrean eta eskualdean, konkretuki, eta heziketa aldetik komeni den erantzuna eman behar zaio eraldaketa garai horri. Horretan dihardu Urola Garaiko Lanbide Eskolakoek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate