Zergak eta tasak KPI-arekin batera igoko dira, hiru salbuespenekin
Herri Eskolako ostalaritza zerbitzuaren esleipena edo zerga eta tasen eguneratzea izan dira asteazkenean arratsaldean Ezkion ospatutako Ohiko Udal Osoko Bilkuran jorratutako gaietako batzuk, hauek guztiak aho batez onartu zituztelarik. Azkeneko Udal Osoko Bilkuretako akten onarpena, eta Alkatetzak emandako Dekretuen berri eman ondoren, hirugarren puntuari heldu zion udalbatzak: «Ezkio eta Itsasoko Herri Eskola eraikineko ostalaritza zerbitzuak kontratatzeko lizitazioaren behin betiko esleipena onartzea».
Topa taberna dugu herri eskolako eraikinaren beheko solairuan, taberna eta jatetxe lanak egiteaz gain eskolako haurren jangela eta dendatxo txiki bat ere dituena. Badira bi urte martxan hasi zela Topa eta hilabete honetan arduradunen aldaketa izango da. Azken bi urtetan Toño Fernandez izan dugu gidaritzapean, orain dela bi aste jendea agurtzeko festatxoa antolatu eta taberna itxi zutelarik; igande honetan berriro zabalduko da eta Jannet Cartalla izango da arduradun berria.
Nahiz eta orain dela bi aste taberna itxi, herri eskolako jangela zerbitzua martxan jarraitu du gaur arte, hemendik aurrera hau ere arduradun berriaren esku geratzen delarik.
Esleidun berria aukeratzeko prozesu bat jarraitu izan da Udalean eta asteazkeneko bilkuran behin betiko onarpena egin zen, aho batez. «Jasotako proposamenak aztertu eta balorazioen arabera Jannet Cartalla izango da Topako arduraduna igandetik aurrera . Expediente osoa osatzeko abala eta aseguroa eskatu zitzaizkion, hauek ekarri ditu eta orain behin betiko esleipena onartzen dugu, ondoren berarekin kontratua sinatu eta martxan jarriko da», azaldu zuen Martin Iparragirre idazkariak.
Igandean publikoki zabalduko da taberna eta astelehenetik aurrera herri eskolako haurrekin ere lanean hasiko dira.
Kontratuaren epea bi urtekoa da, baina aldaketatxo bat egin da eta urritik zenbatzen hasi ordez ekainera aldatu da data, hau ikasturtearen bukaerarekin bat joan dadin eta herri eskolako martxarekin arazorik ez egoteko.
Zergak
Laugarren puntuan, 2018. urterako zerga eta tasen prezioak eguneratzeko espedientea hasierako izaeraz onartu zuten. «Orain arte zein zerga eta tasa egon diren aztertu, eta aurreko gobernu batzordean proposatu zen KPI-aren arabera (IPC delakoa) igotzea (1,6ekoa izanik); beraz, KPIa aplikatuko da hiru salbuespenekin: ondasun higiezinetan ez da aplikatuko, Diputazioaren balorazioaren eguneratzearekin %2a igotzen delako; zaborren tasa pendiente geratzen da, Sasietak hurrengo urterako proposamena egin arte; eta obren zergak (etxebizitzetan berrikuntzak egiten direnean) ez dira mugitzen momentuz, mugituz gero aplikatzen diren portzentaiak aldatuko liratekelarik», azaldu zuen Iparragirrek.
Zabor tasari dagokionez, batzarrean gogoratu zutenaren arabera, momentu honetan kostatzen dena baino zerbait gehiago kobratzen ari zaie herritarrei, eta hau ere kontutan izango da Sasietak proposamena egiteko momentuan dagokion tasa igoera, edo ez, kalkulatzeko.
Azalpen guztiak eman ondoren hasierako onarpena eman zioten aho batez, «orain buletinean publikatuko da, hilabeteko epea egongo da alegazioak egiteko, eta hauek ez badaude behin betiko aprobatuko zen», idazkariak.
Azkenik, Herri Eskola erakunderako Udalaren ordezkaritza berria onartu zuten, orain arte Ander Unzurrunzagak egin izan duen lana Iñaki Mendigurenek hartuko duelarik. «Herri Eskola txikiko ordezkari titularra Iñaki Mendiguren izango da eta jarraitu ezin duela aitortzen badu, zerbait gertatuz gero, edo dena dela, berak izendatuko luke ordezkaria», esan zuten bilkura amaituz.
Lo + leído
Top 50
- 1
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 2
Las esquemáticas recetas de un ingeniero donostiarra que arrasan en la red
- 3
Un testigo admite presiones para declarar del principal acusado de Alsasua
- 4
Simeone se pone en forma en el Paseo Nuevo
- 5
Muere un legazpiarra de 88 años tras quedar atrapado bajo su tractor en la huerta