Borrar
Tailerrak. Txokolatea, aho gozagarria. IGARTUBEITI
'Zabor altxorrak' sorkuntza tailerra asteburuan Igartubeiti Museoan

'Zabor altxorrak' sorkuntza tailerra asteburuan Igartubeiti Museoan

Urteko lehenengoa, lau eta hamaika urte bitarteko haurren familiei zuzendutako tailerra egingo da bihar

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Viernes, 12 de enero 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aspaldidanik, hilabetean bitan orokorrean aurrera eramaten dira haur eta beraien familiei zuzendutako tailerrak Ezkioko Igartubeiti Baserri Musoean, eta urte berria hasita ere ekintza hauek aurrera eramaten jarraitzen dute, urtarrilan konkretuki bi tailer desberdin ospatuko direlarik.

Abenduko azken tailerra oso arrakastatsua izan zen, orduan 'Txokolatea, aho gozagarria' esperientziaz gozatzeko aukera zabaldu zitzaielarik haur eta gurasoei, eta oraingoan bi izango dira larunbatetan aurrera eramango diren tailer berriak. Lehenengoa larunbat honetan arratsaldean izango da 'Zabor altxorrak' izenburupean; eta bigarrena eta azkena hilaren 27an ospatuko dute, 'Saguzaharraren bila' tailerra izanik.

Larunbat honetan arratsaldeko 16:30etik 18:30ak bitartean aurrera eramango den 'Zabor altxorrak' tailerra, sorkuntza berrerabilpen ekintza dago eta hau lau eta hamaika urte bitarteko haurrak eta beraien familiei zuzenduta dago.

«Gabonetan zenbat opari, zenbat janari... zenbat hondakin! Birziklapenerako hau guztia nola sailkatu gogoraraziko dugu eta eskulan bat proposatuko diegu haur eta gurasoei: ekarri zure kamiseta zaharren bat eta teknika dibertigarri baten bitartez apaindu eta poltsatxo batean bihurtuko dugu», animatzen dute Igartubeititik.

Tailer honen prezioa 3 eurokoa izango da, Familia Txartelarekin deskontuak egongo direlarik. Kopurua mugatua denez aldez aurretik izena ematea komeni da, honetarako Igartubeitiko 943 72 29 78 telefono zenbakira deituz edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatziz.

Azkena

Hilaren 27an, larunbata, hilaren bigarren tailerra eta azkena aurrera eramango da, 'Saguzaharraren bila' tailerra konkretuki.

Famili tailer hau arratsaldeko 16:30etan abiatu eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Oraingoan sei eta hamaika urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta egongo da. «Jolas ezberdinen bitartez eta Martintxo baserriko haurraren eskutik, Igartubeiti baserriko txoko ezkutuak eta sekretuak deskubrituko ditugu. Lagunduko al diogu Martintxori saguzarra bilatzen?», galdetzen dute museotik.

Kasu honetan ere tailerraren prezioa 3 eurokoa izango da eta familia txartelarekin deskontuak egingo dira. Aurrez izena ematea komeni da.

Argitalpena

Orain dela gutxi argitaratu bazen ere, gogoratzen da Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak 'Areago Istorioak belarrietara Kontakizunak 2' argitalpen ilustratua argitaratu dutela hau eskuratzeko aukera museoan bertan delarik.

Argitalpen honek Igartubeiti Baserri Museoak eta Zugarramurdiko Sorginen Museoak sustatutako Areago. Istorioak belarrietara euskarazko kontakizun hirugarren deialdira aurkeztutako kontakizunak biltzen ditu.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios