Yartu Kultura elkarteari buruzko inkesta betetzeko deialdia abian

Santa Ageda. Urteak dira Yartu Kultura elkarteak Santa Ageda erronda antolatzen duela. / YARTU
Santa Ageda. Urteak dira Yartu Kultura elkarteak Santa Ageda erronda antolatzen duela. / YARTU

Egiten diren ekintzen balorazioa, bilerak edo informazioa bidaltzeko sistemari buruzko iritzia jasotzea da asmoa

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urte asko dira Yartu Kultura elkartea lanean ari dela herrian ekintzak antolatuz, eta oraingoan egiten duen lanaren balorazioa jasotzeko intentzioarekin, herritarrei deialdia luzatu die prestatutako inkesta bete dezaten.

Udalarekin batera ikastaro, tailer eta bestelako ekintzak antola-tzen dira Ezkion, bai heldu eta baita gaztetxoentzako ere; txango desberdinak, lehiaketak, erakusketak eta nola ez jendea gogoz hartzen dituen errondak (Santa Ageda, Gabonak...) ondorengo ospakizunarekin.

Yartu kultura elkarteko kideak bolondres lana egiten duten herritarrak dira, herrian eta herriaren-tzako zerbait egin nahi dutenak eta Ezkiori bizia ematen diotenak. Urteak pasa ahala ekintza finkoez aparte, eskainitakoak areagotuz joan dira eta orain herritarrek Yartu nola ikusten duten jakin nahi dute, egiten dituzten ekintzak baloratu eta nola hobetu dezaketen jakiteko.

Horrez gero, Yartu kultura elkarteak 16 urtetik gorako herritarren iritzia jakin nahi du, esan bezala, elkarteaz eta urtean zehar egin duen lanaz. «Eman zure iritzia gustatzen zaizunaz eta ez zaizunaz, eta lasai eta zintzo eman, inolako beldur edo erreparorik gabe», adierazten dute deialdian Yartukoek.

Inkesta oso erraz erantzuteko modukoa da eta aurrera begira nondik nora jarritu, zer zuzendu, zer kendu, zer gehitu... jakiteko balioko die gaur eguneko partaideei.

Inkestak etxe guztietara bidali dira eta erantzunak azaroaren 17a baino lehen jaso beharko dira, hauek Udaletxean edo Argindegi edo Goza ostatuetan egongo diren kutxatan utziz.

Inkesta

Zortzi dira Yartukoek planteatzen dituzten galderak, motzak eta erraz erantzuteko aukera ematen dutenak.

Adibidez, Yartuko antolaketa-modua edo antolatzen dituen ekin-tzak ezagutzen diren galdetzen du; elkartearen inguruko balorazio orokorra; antolatzen diren hamar ekin-tza desberdinen banakako balorazioa eskatzen du ere (Santa Ageda bezpera, San Joan bezpera; Durangoko azoka; Argazki lehiaketa...); ekintzak proposatzeko lekua ere badago; informazioa banatzeko sistema; webgunearen ezagupena; aldatzeko zer egin daiteken...

Yartutik herritarrei parte har-tzera animatu nahi diete, ahalik eta jende gehiagoren iritzia jaso eta hauek kontutan hartu ahal izateko. Honetarako inkesta bete eta esandako lekuetan utzi besterik ez da egin behar, hori bai, azaroaren 17a baino lehen.

Yartu kultura elkartea irekia da eta edozein herritarrak parte hartu dezake, aurpegi berriak beti ongietorriak izaten direlarik. Parte hartu nahi izanez gero Udaletxera deitu eta eman beharreko pausoak azalduko dituzte bertan.

Fotos

Vídeos