Yanet Cartaya (Goza Ostatua): «Kubako bizipoza aurkituko dute, Euskal Herriko esentzia galdu gabe»

Goza Ostatua. Yanet Cartaya bere semea Carlo Alarciarekin batera Goza Ostatuan./GALILEA
Goza Ostatua. Yanet Cartaya bere semea Carlo Alarciarekin batera Goza Ostatuan. / GALILEA

MIRYAM GALILEA GALILEA.DV@HOTMAIL.COMEZKIO.

Bi urte dira lehenengo aldiz Santa Lutziko ostatua zabaldu zenetik. Herri Eskola estreinatu berria, aurreko urtetan Topa Taberna bezala ezagutu izan dugu. Orain itxura berria hartu du honek eta gogo biziz zabaldu berri ditu ateak, Yanet Cartayaren gidaritzapean, familia-negozioa den Goza Ostatuko sekretuak bisitatzera gonbitea luzatzen digularik.

-Zer moduz moldatzen zara haurrekin?

- Sorpresa handia eraman dut. Sukaldatzea asko gustatzen zait eta haurrak ere maite ditut, oso atsegingarria da: egunero beraien menua prestatzen dut maitasunez, beraientzat espreski pentsatutakoa eta Amaia Diaz de Monasterioguren nutrizionistak lagunduta. Egunero alaitasuna jasotzen duzu beraiengandik, norbera ezagutzen doaz, nire izena ikasi dute... Oso ondo onartu naute, haurrek zentzu horretan oso erraz egiten dute. Uste dut bai haurrekin eta baita gurasoekin ere ondo moldatzen naizela.

-Zaila izan al da Bertatik Bertarako produktuekin lana egitea?

-Proiektu honetan sartzea nihoanean beldurra ematen zidan, espero bezala jokatzen ez jakiteak kezka-tzen ninduen baina azkenean espero baina errazagoa izan da. Orain Bertatik Bertararekin ditudan hornitzaileetako asko iaztik ezagutzen ditut, beraz erraz doa dena aurrera.

-Familia-negozioa dugu Goza?

-Dudarik gabe. Ni ari naiz lanean eta nire ondoan, nire eskuineko eskua, Carlos seme nagusia dut. Carlosek 23 urte ditu eta ikasten ari den Graduko bere laugarren urtean dago jada, euskaraz ikasten ari da, eta hurrengo astean praktikak bertako Herri Eskolan hasiko ditu. Nik euskara osteleria mailan behintzat ulertu egiten dut, nahiz eta ez hitz egin eta gai honekin asko laguntzen dit semeak. Egia esan bi negozio aldi berean aurrera eramatea nahiko neketsua izaten ari da, oso desberdinak dira biak gainera, baina esperientzia hunkigarria ere bada eta egunero erronka baten aurrean aurkitzen gara biok.

-Zer topatuko du Gozara datorren jendeak?

-Famili-negozio bat aurkituko dute, batik bat. Haurrek beraiek espazioa duten leku bat; eta helduek berea. Nire herrialdeko bizipoza, bertako esentzia galdu gabe; urte asko dira Euskal Herrira etorri nintzela eta nahiz eta %100 kubatarra izan asko zor diot Euskal Herriari, eta Ordiziari noski, iritsi nintzenetik etxe izan dudana.

-Zein da Gozaren eskaintza?

-Egia esan eguneroko menu bat prestatzearekin ez naiz ausartu. Egunero hogei bat haur ditut jangelan eta nahikoa dut beraiekin, garrantzi-tsuena hauek gustura egotea baita. Norbaitek nahi izanez gero ogitartekoak, razioak.. hartu ditzazke tabernan, hori bai. Bestela, ostirala gauetik igandera arte datozenak plater konbinatuak, ogitartekoak, ka-tzolitak, razioak... dituzte aukeran. Guzti-guztia kontu handiz prestatutakoa.

-Zein da zuen plater kuttuna?

-Bakarra aukeratzea ezinezkoa egiten zait, hori bat, Gozara gerturatzen dena txanpiñoi katzolita eta albondigak probatu gabe ezin da joan. Primerakoak dira!

-Zein izango da Gozaren ordutegi berria?

-Goizeko 7:00etan zabaltzen ditugu ateak gosariak emateko eta eguneroko martxa gaueko 21:30ean amaitzen da, igandetik ostegunera behintzat. Famili-negozioa da hau eta ordu horretan itxita nahikoa dela uste dugu. Beharbada ostegunetan pintxo-potea dela edo futbol partidak, apur bat luzatu gaitezke baina ordutegi hori mantentzea gustatuko litzaiguke. Asteburuetan bai, beranduago itxiko dugu. Esatekoa da egunero gaudela zabalik, astelehenetik igandera: kontutan hartu behar da astean zehar haurrek bazkaldu behar dutela eta asteburuan isteak ez duela zentzurik. Gainera, zabaldu berri dugu eta jendea zaindu behar da.

Más

Fotos

Vídeos