XVII. mendiko bizikleta trabesia larunbatean

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Bartolome Deunaren jaiak atzo hasi ziren Itsason eta egun hauetan zehar ekintza ugarietan parte hartzeko aukera izango dute nahi duten herritar eta kanpotar guztiek.

Ekintza hauen artean mendi bizikleta trabesia antolatu dute. Larunbat honetan izango da XVII. mendiko bizikleta trabesia, Inaxio Larrañaga memoriala. 16:30ean hasiko da eta parte hartzeko izena egunean bertan egin berko da, 16:00etatik aurrera. Kaskoa eramatea derrigorrezkoa izango da. Ibilbidea 22, 78 kilometroz osatuko da.

Paella

Trabesia amaitu eta paella lehiaketa hasiko da herriko plazako karpan. Iazn hamabost bikotek parte hartu zuten. Saridunen izenak jakin ostean, afari ederra ospatzen dute bertan egindakoarekin.

Fotos

Vídeos