Xaboi, ukendu eta kandelen tailerrak erantzun bikaina izan du

Tailerra. Jende ugari hurbildu da ikasteko gogoarekin.
Tailerra. Jende ugari hurbildu da ikasteko gogoarekin. / GALILEA

GALILEA ITSASO.

Ez da lehenengo aldia xaboia eta ukenduak egiteko asmoarekin biltzen direla Itsasoko herritarrak, zerrenda honi ere kandelak egiteko esperientzia gehitu zaiolarik aurten. Herritarrei deialdia luzatu eta astelehenean elkartu ziren lehenengoz tailerra aurrera eramateko behar zena prestatzeko.

Guztia prest, asteartean hartu zuen tailerrak martxa, itsasoarrez gain Ormaiztegi eta Legazpiko herritar batzuk ere hurbildu zirelarik tailerrean parte hartzeko.

Argizaria, belar usaintsuak, lapikoak... material guztia elizako atarian kokatu eta lanean hasi ziren gerturatutakohamabi lagun inguru. Prozesua zaila ez izan arren pauso jakin batzuk jarraitu behar dira behar bezala irtetzeko. Belar usaintsuak biltzeko adibidez ilargi egutegian oinarritzen dira eta horren arabera, egun txarra zen asteartea, beraz, aurreragorako utzi zuten lan hau.

Tailerra astean zehar ospatu da eta hamabost egunetan zehar biltzen jarraituko dute prozesua amaitu arte.

Fotos

Vídeos