Xaboi, ukendu eta kandelak egiten elkarrekin ikasiz

Tailerra. Norberaren ezagutzak partekatuz, xaboiak, kandelak eta ukenduak egiten ikasi dute; eskubian kandelak.
Tailerra. Norberaren ezagutzak partekatuz, xaboiak, kandelak eta ukenduak egiten ikasi dute; eskubian kandelak. / ITSASOKO ARGAZKI BILDUMA

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Bost urte bada elkarrekin eginez ikasteko, herritar askok interes beretsuak zituztelaz ohartu eta antolaketa erraz batekin eta guztien ekarpenekin tailer desberdinak antolatu izan direla herrian, azkena aurreko astean amaitu zen xaboi, ukendu eta kandelen tailerra izan delarik.

Ingelesa praktikatzeko aukera Willis familiaren etorreraz baliatuz, kopla tailerra, San Joan bezperan aurrera eraman zen isats erratzak egiteko tailerra... Eta azkenik ekainaren 26an hasi eta bi astetan zehar luzatu den xaboia trozokoa eta garbigailuarentzat likidoa, ukenduak eta kandelak (hau aurten berria izanik) egiteko tailerra. Garbigailuarentzat erabiltzen den xaboiaren kasuan hamabost eguneko segimendua behar du eta hau txandaka egin izan dute parte hartzaileek.

«Erabili ditugun osagaien jatorria bertakoa izatea ere oso interesgarria da: gantza (herrian Goieko haragia ekoizten dutenena) xaboia egiteko, eta argizaria (bertako erlezainena) kandelentzat eta ukenduentzat. Horiez gain, loreak eta landareak ere bertako etxeetatik ekarriak izan dira», azaltzen dute parte har-tzaileek. Loreak biltzeko ilargi-egutegiaz baliatu izan dira adibidez, momenturik egokiena zein den jakin ahal izateko.

Gogoan hartzekoa da ere aurten inguruko herrietatik izan den partaide kopurua, Ormaiztegi, Gabiria, Idiazabal, Zumarraga eta Legazpiko bizilagunak gerturatu izan baitira Itsasora tailer honetara euren ezagutza eta gogoa partekatzera.

Fotos

Vídeos