Urtea amaitzeko zaldiz egiteko ekintza ugari Itsason

Zaldiz. Klaseak, irteera, gaztain jana edo pintxo potea urteari agur esateko. / IBUR
Zaldiz. Klaseak, irteera, gaztain jana edo pintxo potea urteari agur esateko. / IBUR

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Hilabetero ekintza desberdin ugari aurrera eramaten dira Ibur Hipika Klubean, hastapen klaseak, jolasak, ibilaldiak.... Eta abenduan urteari amaiera emateko egitarau potoloa antolatu dute itsasoarrek.

Abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatu ondoren, zubi honetan ere klaseak jasotzeko aukera luzatu dute: goizeetan klaseak eta arratsaldean irteerak antolatu dituzte animatzen diren guztientzat.

Aurrera begira, eta datozen Gabon jaiak kontutan hartuz, bezperan, abenduaren 23an, gaztain jana ospatuko dute Itsason Olentzerorekin batera. Eta urtea amaitzeko, hilaren 30ean 'mounted games' eta 'pony games' izeneakoak aurrera ermango dira.

Hilaren 31n, igandea, mendi irteera egingo da goizean eta pintxo potearekin jarraituko dute, zaldiz urteari agur esateko modu bikaina izanik. Informazio gehiagorako 663 06 00 11 edo 655 73 53 00 telefono zenbakietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos